
Xabier Barandika eta Onaindia
Gernika KESBek play-off postuetara hurbiltzeko aukera edarra galdu zuen joan den asteburuan. Gernikarrek 63-51 galdu zuten Canoeren (Madril; Espainia) kontra, baina irabaziz gero, laugarren sailkatutik partida bakarrera egongo lirateke. Galduta, baina, play-off postuak gehiago urrundu dira.
Canoeren kontrako partida ez zen ondo hasi, baina bigarren laurdenean partida orekatzea lortu zuten gernikarrek. Hala, atsedenaldian puntu bakarreko aldeagatik irabazten zuten madrildarrek. Hirugarren laurdenean, halanda be, Canoek hamar puntuko errenta lortu zuen. Bertokoak neurketari buena emoten ahalegindu ziren, baina zorte barik.