
Bermeotarrek Gasteizko zelai elurtuan jokatu zuten. 3-1 galdu zuten bertokoek (Ibon Telletxea)
Astebururan Cultural Durangori 1-0 irabazita, Gernika Futbol Taldea play-off postuetan sartu da. Bermeo Futbol Taldea, bestalde, play-offetatik irten da aspaldiko partez. Bermeotarrek 3-1 galdu zuten Alaves B-ren kontra. Hala, aldaketa emon da sailkapeneko laugarren postuan. Gernika laugarren sailkatuak 46 puntu ditu, eta Bermeo bosgarren sailkatuak 45 puntu.
26 jardunaldi jokatuta, lehen eta bosgarren sailkatuaren artean bost puntuko aldea dago bakarrik. Hala, datozen jardunaldietan lehia gogorra egongo da sailkapeneko lehen taldeen artean.
27. jardunaldian Elgoibarren zelaian jokatuko du Gernikak. Bermeok, bestalde, Itxasganen jokatuko du Pasaiaren kontra. Play-off postuetako borrokak, hortaz, aste bete gehiago iraungo du.