Eguraldi eskasa iragarri arren, jendea ez zen etxean geratu zapatuan. 50 lagun, esaterako, Berbalagunek antolatutako mendi martxa egiteko atera ziren kalera. Bertaratut

akoek “ibilbide polita eta erraza” egin zuten, “paraje zoragarriak eta elur zaparradaren bat edo beste” ikusiz. Muxikako Ajuria auzoko txokoan egin zuten geldialditxoa, zeozer jan eta Askari tontorrera igotzeko indarrak hartzeko. Askaritik behera batzuk Zugastietara jaitsi ziren eta han trena hartu zuten; beste batzuk, ostera, Okara jaitsi ziren eta Gernika-Lumoraino oinez joan ziren. Gernika-Lumon, gero, alkarregaz trago bat edo beste hartu zuten, etxeratu aurretik.