Bihar, 10:30etik aurrera, liburu esperimental bat egingo dute Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean. “Azken urteetan argazkilaritza digitalak izan duen gorakada ikusita eta kontuan izanda Busturialdean paperezko edizioetan dagoen gabezia, talde txiki bat sortzeko asmoa azaldu nahi dugu”, esan dute ekimenaren sortzaileek.