
Gaur hasiko da Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketa. Gernika-Lumoko zesta-punta taldeak antolatuta, afizionatu mailako hamasei puntista hoberenek alkarren kontra jokatuko dute Jai Alai pilotalekuan.
Eguneko lehenengo kinielan Bidaburu/Garate, Roke/Madarieta, Alberro/Zabala eta Arbe/Azpitarte bikoteak lehiatuko dira. Bigarren kinielan, bestalde, Goitia/Leke, Urrutxua/Ubilla, Xabier Barandika/Onaindia eta Ander/Oar Arteta bikoteek neurtuko dituzte indarrak.
Nagusien funtzioa 19:00etan hasiko da, baina aurretik taldeko puntista gazteek jokatuko dute.