
Euskal Herriko Inertzia Kirolen federazioak biltzarra egingo du Gernika-Lumon, asteburuan. Hain zuzen, federazioko kideak zapatuan batuko dira Harizpe txokoan, 10:30eatik aurrera.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez hainbat gai jorratuko dituzte biltzarrean. Besteak beste, 2012 denboraldiko balorazioa egingo dute, eta 2013ko denboraldia prestatzen hasiko dira. Hala, egutegiko probak zehaztuko dituzte, eta Euskal Koparako proba puntuagarriak zeintzuk izango diren adostuko dute.
Modu berean, 2012an izandako arazoak zerredatuko dituzte, aurten hutsegiteal ekidite aldera. Biltzarra egitez gain, iazko denboraldiko garaikurrak banatuko dituzte.