
Sabin Etxean batzartuta, EAJren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Itxaso Atutxa hautatu zuen atzo Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidente, Andoni Ortuzar EBBren presidente izendatu ostean haren kargua bete dezan. Izendapen horregaz batera, Bizkai Buru Batzarreko beste lau kide izendatu ditu EAJk, tartean, Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkatea.
Jon Andoni Atutxa, Iñaki Isasi eta Aitziber Oliban dira gainontzeko hiruak.
Juan Felix Naberan Ozamiz. 51 urte. Euskalduna. Zientzia Politiko eta Soziologia ikasketak egindakoa. Gautegiz Arteagako alkate izan zen 1987-1995 urteen artean. Gaur egun be Gautegiz Arteagako alkatea da. Aberri Batzarrean Bizkaiko ordezkaria da Naberan.