Mendi martxa egingo dute Ibarrurin, lehenengoz
Lehenengo mendi martxa egingo dute Muxikako Ibarruri auzoan martxoaren 3an, Saltsamendi Kultur Elkartearen eskutik. Ibilbide bi egiteko aukera eskainiko du elkarteak: batetik, ibilbide luzea egin ahalko da (hogei kilometro) eta, bestetik, laburra (hamahiru kilometro). Biak ala biak Ibarrurin hasi (08:30ean) eta bukatuko dira, eta bien arteko bidegurutzea Urrutxun egongo da.
Ibarrurin lehenengoz egingo duten mendi martxan parte hartu gura duenak egunean bertan emon ahalko du izena, 12 euro ordainduta. Dena den, aurretiaz be posible izango da izena emotea. Hala egin nahi duenak, baina, azken eguna otsailaren 26a izango du. Horretarako, https://sites.google.com/site/ibarrurikomendimartxa webgunean dagoen galdetegia bete beharko du eta, horrez gain, 8 euro ordaindu beharko ditu BBK-ko hurrengo kontu korrontean, kontzeptu bezala izen-abizenak jarrita: 2095-0141-40-91-1248348-9. Antolatzaileek azaldu dutenez, martxa egunean ordaindu izanaren agiria erakustea beharrezkoa izango da. Betibe, gehienez, 400 lagunek parte hartu ahalko dute mendi martxan.
Bestalde, ibilbidean zehar jatekoa eta edatekoa egongo dela aurreratu dute eta bukaeran, gainera, oroigarriak banatuko dituztela azaldu dute. Gainera, osasun postuak be jarriko dituzte, edozein momentutan behar den laguntza emoteko. Edozein arazo izanez gero, ibarrurikomendimartxa@gmail.com helbidera mezu bat bidali daiteke.