Madariaga Dorretxeak martxoaren 11etik 15era ospatuko du Uraren eguna ikastetxeekin
Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak martxoaren 22an ospatzen den Uraren Nazioarteko Eguna ikastetxeekin ospatuko du martxoaren 11tik 15era bitartean. Horretarako programa berezia antolatu dute.
Ikastetxeei aurkeztutako programa Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklotik aurrerako ikasleei zuzenduta eta egokituta dagoela jakinarazi dute Madariaga Dorretxetik. Jarduera berezi horietan, egun bakoitzeko 50 ikasle inguruk parte har dezaketela esan dute eta hiru ordukoak izango dira, 10:00etatik 13:00etara.
Programa berezi horrek hurrengoa aurreikusten du: bisita gidatua Euskadiko Biodibertsitate Zentrora, biodibertsitatearentzat uraren garrantzia ezagutzeko eta Durangoko Astronomia Gelarekin elkarlanean, ur-suziriak egiteko eta aireratzeko tailerra.
Interesa duten ikastetxeek 94-687 04 02 telefono zenbakira deituta emon beharko dute izena edota partehartze@torremadariaga.org helbide elektronikora idatzita.