Herritarren eta udalaren komunikazioa indartze aldera, zerbitzu gida kaleratuko du Merkataritza eta Turismo Sailak apirilean
Herritarren eta udalaren komunikazio kalanak indartze aldera, zerbitzu gida kaleratuko du apirilean Merkataritza eta Turismo Sailak. Udaletik jakinarazi dutenez, herritarren postontzietan banatuko dituzte aipatu gidetako batzuk, eta gainontzekoak turismo bulegoan utziko dituzte doan herritarren eskura; guztira, 10.000 ale kaleratuko dituzte. “Udalerrian zein herri administrazioan eskaintzen diren zerbitzuen informazioa eskura jartzea” du helburu Gernika-Lumoko Udalaren zerbitzu gidak, “era eraginkor eta erosoan”.
Aipatu zerbitzu gidak zortzi atal izango ditu. Besteak beste, udalerriaren informazio orokorra eta udal taldea azalduko dituen sarrera bilduko du, eta horrekin batera, taldearekin harremanetan jartzeko moduak eta eskaintzen duten zerbitzuaren gaineko informazioa be eskura izango du herritarrak. Horrez gain, zeinbat sailetako informazioa landuko du zerbitzu gidak; hala nola, Ekonomia Sustapena, Turismoa, Gizarte eta Toki Garapena, Euskara, Kultura eta Zerbitzuak, Hezkuntza eta Osasuna.