
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek adierazi duenez, Urdaibaiko Guggenheima «funtsezko proiektua da Guggenheim Fundazioarekin harremana sendotzeko, ez bakarrik Bilbon, baizik eta euskal lurralde osoan».
«Gogoz eta arduraz» Urdaibaiko Guggenheimez Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarrizketak barriro hasiko dituztela esan du Uriartek. Gainera, proiektuak duen «bideragarritasuna eta egokitasuna» aztertzeko prest agertu da. Halanda be, Kultura sailburuak asteon esan du «ez dela inbertsio handietarako momentua, norbanakoentzako baino».