
2011-2012 denboraldiko partida Vigoren kontra (Galizan)
Bizkaia Gernikak Galizan jokatuko du ligako hamazazpigarren jardunaldia. Hain zuzen, Blusen Vigo taldearen kontra jokatuko dute domekan, 12:00etatik aurerra. Joan den asteburuan garaipen handia lortuta, basurdeak moralez gainezka joango dira Galizara.
Bi taldeen artean alde handia dago sailkapenari erreparatuz gero, eta horrenbestez, Bizkaia Gernika garaipenagaz bueltatzea izango litzateke normalena. Vigo hamargarren sailkatua da ligan, 28 puntu lortuta. Bizkaia Gernika, bestalde, lider sendoa da. 66 puntu dituzte sailkapenean, eta bi partida galdu dituzte bakarrik.
Gernikarrak, halanda be, ezin dira fidatu. Vigo jeitsiera play-offetatik ihes egiteko borrokan sartuta dago, eta ezinbestean irabazi behar du. Hala, gogotsu zelairatuko dira domekan.
Bizkaia Gernikak irabaziz gero, sailkapenaren buruan jarraituko luke bertoko taldeak. Galduz gero, bestalde, VRACek liderrari aurrea hartzeko aukera izango luke.