
Garcia joan den asteburuko partidan
Gernika KESBeko neskek Canoeren (Madril; Espainia) kontra jokatuko dute ligako hamazazpigarren jardunaldia. Madrildarrak sailkapeneko laugarren postuan daude, play-off postuak zarratuz. Hala, ligako talde sendoenetako bat osatzen dute. Azken bi denboraldietan, esaterako, etxean jokatutako partida bakarra galdu du Canoek, baina gernikarrak “ilusioz gainezka eta gogotsu” doaz Madrilera.
Ezustekoa emotea zaila izango den arren, KESBekoek “partida ona” jokatu gura dute. Izan be, maila ona emon ezean, “porrot handi bat” jasotzeko arriskua dutela deritzo Mario Lopez entrenatzaileak.
Azken asteko fitxaketa bat dela eta, gainera, partida irabazita bueltatzea zailagoa izango da bertokoentzat. Canoek Amaia Valdemoro Espainiako saskibaloiaren historiako jokalari hoberena fitxatu barri du. Hala, talde asko hobetuko dela deritzo entrenatzaileak.
Valdemorok hiru WNBA irabazi ditu, eta duela bi hilabetera arte Turkiako talde baten jokatzen zebilen. Aurten Euroliga jokatu du, eta hamabi puntu sartu ditu batazbesteko. Valdemorok udan Frantzian jokatuko den Europako txapelketa prestatzeko fitxatu du Canoegaz.