Artisau ogiaz mintzatuko dira biharko gastrodibertsitate geletan
Biharkoa hileko azken barikua izanik, gastrodibertsitate gelen txanda izango da Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroan. Oraingoan artisau ogiaz ariko dira Saturio Hornillos okinarekin.
Ohi legez, bertaratzen diren guztiei hitzaldia emongo diete, lehenengo. Ondoren, esperimentaziorako eta dastaketarako tartea izango dute. 20:30eatik 23:00etara izaten dira gastrodibertsitate gelak.
18 urtetik gora dituzten horiek bakarrik parte har dezakete eta aurretiaz izena emon beharko da Madariaga Dorretxera deituta (94-687 04 02). 15 euro ordaindu beharko dira.