Aitor Etxebarriak ez du jokatuko finalaurrekoetako bueltako partida
Arkupe Taldeko Aitor Etxebarria pilotariak ez du jokatuko Euskal Herriko kluben arteko txapelketaren finalaurrekoetako bueltako partida. Etxebarriak 22-20 irabazi zuen gazte mailako joaneko partida, baina ezin izango du bigarren partida jokatu, Euskal Herritik kanpo baitago. Gernika-Lumoko eskupilota taldeak partida atzeratzeko ahalegina egin zuen, baina federazioak ezezkoa emon du.
Etxebarriak finalerako sailkatzeko aukera oso ona zuen, baina jokalari aldaketa eginda zailagoa izango da Arkupe finalera heltzea.
Utzi Otazua kadeteak jokatuko du pilotari titularraren ordez. Zapatuan jokatuko du Donezteben (Nafarroa), 12:00etatik aurrera.