Datorren astean bukatuko ditu Juan Calzada kaleko lanak Gernika-Lumoko Udalak
Aurki amaituko ditu Gernika-Lumoko Udalak Juan Calzada kaleko bigarren faseko lanak; hain zuzen be, azaldu dutenez, “datorren asterako bukatzea” aurreikusten dute. Egunotan, errepidea margotzen ari dira, eta hori amaituta, seinaleztapen lanekin hasiko dira. Alhondiga kalekoa lanak be epe berean bukatuko dituztela jakinarazi du udalak. Espaloia handitu du alde bietan, eta errepidea errei bakarrekoa izango da aurrerantzean. Aparkalekuak mantendu egin ditu udalak, baina hiru gune desberdindu ditu. TAOren marra gorria izango dute zenbait aparkalekuk eta zama-lanetarako bi gune izango dira: bata, lerro eten txuriekin, eta bestea, lerro eten urdinekin. Lerro txuriko gunea erosketa arinetarako erabilgarri izango du herritarrak; “minutu bateko kontuetarako”, alegia. Lerro urdineko gunea, ostera, zama-lanetarako egokitu dute; horren ordutegia igarota, ostera, TAO urdina izango du erabiltzaileak.