
Gernika-Lumoko Udalak Santa Anako aparkalekua handitzeko obrak hasi ditu dagoeneko. Egokitzapen lanak amaitu ostean, 70 kotxe gehiago aparkatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Guztira, bestalde, 548 kotxe inguru sartuko dira Santa Anako aparkalekuetan. Jakinarazi dutenez, hiru hilabete barru gune barria erabilgarri egotea espero du udalak.