Gaur euskara batzordearen bilera egingo dute Gernika-Lumon
Euskara batzordeak bilera egingo du gaur. Hain zuzen, Bakearen Museoko bulegoetan batuko da batzordea, 18:30etik aurrera. Jakinarazi dutenez, 2017ra arteko plana moldatzeko partaidetza prozesuaren bigarren saioa izango da gaurkoa. Euskara sailak esan duenez, batzordeko ateak zabalik daude norbaitek parte hartu gura izanez gero. Hala, batzarretan parte hartzeko deia egin du.