
Urdaibai Bird Center-ek ikerketa eta dibulgazio bekak emateko deialdi bat jarri du martxan, BBK Fundazioagaz elkarlanean. Gautegiz Arteagako zentroak jakinarazi duenez, hautatuek prestakuntza praktikak egingo dituzte Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Hala, 25 urtez azpiko lau gaztek lan mundura hurbiltzeko aukera izango dute.
Eskaerak egiteko epea zabalik dago. Interesatuek,
www.birdcenter.org helbidean dagoen eskaera orri bat beteta emon dezakete izena. Martxoaren 8an zarratuko dute izen emote epea. Beka jasotzen duten ingurumen zientzietako ikasle gazteek, apiriletik abendura arte egingo dituzte praktikak Urdaibaiko paduran.
Bird Center-ek azaldu duenez, hiru helburu bete gura dituzte bekekin: ingurumen ikasketak egin dituzten gazteei praktikak egiteko aukera emotea, gazteak naturaren ikerketen eta dibulgazio zientifikoaren munduan sartzea, eta pertsona horiei lan-munduratzea erraztea.