
Maiatzaren 17an argitaratuko du bakarkako lehen diska Eñaut Elorrieta gernikarrak.
Deserriko kantak erbestean oinarrituta egongo da, eta hitz sinple baina adierazkorrak erabiliko ditu elorrietak.
Diskoa kaleratu ostean, bestalde, zuzenenko emanaldietan aurkeztuko ditu abesti barriak gernikarrak. Jakinarazi duenez, zuzenekoak diskoa bezain bereziak eta landuak izango dira.
Ken Zazpi taldeko abeslariak bizimodu berriari ekiteko aukera modura ikusten du deserria, eta Sarrionaindia, Atxaga, Cano, Aresti edota Benedetti poetengan eta idazleengan bilatu du inspirazioa.
Aurrerapen traillerra be jarri du ikusgai Elkar argitaletxeak.
Bideoa ikusteko sakatu hemen.