
Morgako Udalak aterpea jarri du Andra Mari auzoko elizaren atzealdean dagoen jolas parkean. Alkateak azaldu duenez, umeek zein helduek ez dute aterperik euria egiten duenerako. Hala, estalki barriagaz arazo horri irtenbidea emon gura dio udalak. Alkateak jakinarazi duenez, 110.000 euro inguruko aurrekontua izan dute, eta datozen asteetan amaituko dituzte egokitzapen lanak. Momentuz, hesi batek inguratzen du jolas parke barriztua.