
Beste behin be, «arrakastatsua» izan da Demikuko mendi martxa antolatzaileen esanetan, 330 lagun inguruk parte hartu baitzuten. Azaldu dutenaren arabera, «egon diren data aldaketekin beldur apur bat genuen, baina erantzuna ona izan da barriro, eta pozik gaude».
250 lagun izan ziren ibilbide luzea egin zutenek, gainontzekoek, barriz, laburra egin zuten. Bermeotarrak baino gehiago, kanpoko jendea egon zela adierazi dute eta umeen parte hartzea be nahiko handia izan zela azaldu dute. Mendi martxa horrek duen arrakasta ikusita, “ahal izanez gero” antolatzen jarraituko dutela esan dute.