Zapatuko hitzorduari hutsik egin barik, Zuloak eta Asthmatic Lion Sound Anti-system taldeak ikustera eta entzutera bertaratu ziren herritarrek Astra eraikina jendez bete zuten. Taldeen musikak eta bertaratutako jendearen jarrerak, giro ona sortu zuten Astran, 22:00etatik 00:00etara bitartean. Taula gainean, beste hainbatekin batera, Ainhoa Unzueta Errigoitiko bizilaguna izan zen.

