Mozorroa aldean, bertsoen hotsean
Onintza Enbeita muxikarraren eta Unai Iturriaga durangarraren konpainian afaldu zuten zapatuan Muxikako bizilagunek. Erdu gazte taldeari jaramon eginda, mozorrotuta agertu ziren herritarrak Muxikako Ariatza auzoko eskolan. Hala, 21:00etan hasita, bapo jateaz gain, bertsolarien solasaldiagaz barre egiteko aukera be aprobetxatu zuten bertaratutakoek.