
Bizkaia Gernika Rugby taldeak nagusitasunez irabazi du asteburuko partida. La vila hartu zuen etxean Gernika-Lumoko taldeak, eta 67-7 irabazi zuen. 11 entsegu egin zituzten basurdeek, eta, horri esker, bost puntu gehiago lortu zituzten, eraso bonusa barne. Hartara, sailkapen nagusiko lehen postuan darraite gernikarrek, VRAC-i hiru puntuko aldea ateraz.