
Bikoteen zozketa egin zuten joan den barikuan
Barikuan hasiko da Gernika-Lumoko kiniela amerikar txapelketa. Aurten, bosgarrenez antolatu dute Barikuetan Jai Alai txapelketa, eta aurreko urteetan bezala, “arrakastatsua” izango dela deritzote antolatzaileek. Gernika-Lumoko zesta punta eskolako kideek jakinarazi dutenez, txapelketak afizionatu mailako puntista hoberenak batzen ditu. Hala, zesta punta zaleentzat edarto pasatzeko aukera paregabea dela deritzote antolatzaileek.
Azaldu dutenez, kiniela amerikar txapelketak oso ikusgarriak dira, eta badirudi eskualdeko zaleen artean errotu direla. Hala, zaleak frontoira joatea espero dute zesta punta eskolakoek.
Kiniela txapelketa barikuetan jokatuko dute 19:00etatik aurrera. Hilaren 22ko lehen jardunaldian, baina, lehian dauden hamasei puntistek parte hartuko dute. Hala, funtzio bikoitza egongo da.
Nagusien txapelketa jokatu aurretik, bestalde, zesta punta eskolako kide gazteenek jokatuko dute. 18:30ean hasiko da txikien kiniela.