Barakaldoko duatloian nagusitu da Inma Ruiz, eta Sopelakoan Mikel Elgezabal
Zapatu-domekan duatloiak jokatu dira Sopelan eta Barakaldon, eta batean zein bestean nagusi izan dira gernikarrak. Hain zuzen, Mikel Elgezabalek (independentea) Sopelakoa irabazi du, eta Inmaculada Ruizek (Bilbaotri) Barakaldokoa.
Ruizek ordubete, 11 minutu eta lau segundo behar izan zituen proba amaitzeko, bigarren sailkatuari, Maialen Muñozi, 26 segundoko aldea ateraz. Elgezabalek, bestalde, 55 minutu eta 17 segundotan amaitu zuen proba, bigarrenak, Iurgi Etxeandiak, 56 minutu eta 2 segundo behar izan zituen bitartean.