Gernika-Lumon eguenean egin legez, barikuan, Bermeon aurkeztu zuen AEK-k eskualdeko Korrika 18. AEK-koekin batera, euskara ikasleak izan ziren bertaratutakoei beraien bizipenak azaltzeko.

Korrika 18ren aurkezpena Gizarte eta Kultura Etxean
Eman euskara elkarri lelopean Bermeotik sartuko da Busturialdeara aurtengo korrika, Bakioko Eneperi auzotik, hain zuzen be. Martxoaren 22an izango da, barikuan, 20:46ak aldera. Halanda be, aurretik Korrika Kulturalaren baitan, Busturialdean izango diren ekintzen barri emon zuten: Martxoaren 15ean, Bermeon,
Printzea eta ahatea umeentzako antzerkia izango da Nestor Basterretxea Aretoan, 18:30ean. Gernika-Lumon, barriz, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute txikienek martxoaren 2an, 16:30ean eta 19:00etan. Gainera, Xabi Solanok eta Zigor DZk,
Gazta zati bat dokumentalaren soinu bandarako sortutako abestiak eszenatokietara eroango dituzte.
Horrez gain, Korrika Txikiak be egingo dituztela jakinarazi zuten, baina horiek eguaztenean Busturialdeko eskoletako arduradunekin egingo duten batzarrean finkatuko dituztela azaldu zuten.
Korrika Batzordea osatzeko deia be egin zuten barikuko aurkezpenean, halanda be, batzartzeko deia oraindik zehazteko dagoela esan zuten.
Bestalde, Korrika 18ren barrikuntzez be jardun ziren: Korrika transmedia egitasmoaz eta
Lekukoaren bila gynkana, besteak beste.