
1986an argitaratu zuen
Publikoari gorroto (Euskaltzaindia) antzerki lana Xabier Mendiguren Elizegik (Beasain, 1964), eta orain Ander Lipusen Huts teatrok taularatuko du Gernika-Lumon. «Aktore bat, bi ikusle, agertoki bat. Besterik ez du behar antzerkiak; hortik aurrera hasten den jokoan dena da posible». Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da bihar Lizeo Antzokian ikusgai egongo den antzezlana, publikoarekiko keinuz eta umorez. Ander Lipus markinarra taula gainean, entretenimendua bermatuta edukiko du ikusleak. 20:30ean hasiko da saioa, eta sarrerak 8 euro balioko du (bazkideek, 6 euro).