Lehen lau sailkatuen artean sartzeko aukera izango du Gernikak
Gernika Futbol Taldeak lehen lau sailkatuen artean sartzeko aukera edarra izango du asteburuan. Hain zuzen, Leioa bigarren sailkatuaren kontra jokatuko dute gernikarrek. Leioak hiru puntu ateratzen dizkio Gernikari. Hala, bertokoek garaipena lortuz gero, leioarrak harrapatuko lituzkete sailkapenean. Puntu kopuru bardina izango lukete bi taldeek, baina gernikarrak izango lirateke aurretik, Urbietan be 2-1 nagusitu baitziren.
Galduz gero, bestalde, sailkapenean atzera egiteko arriskuan egongo lirateke bertokoak. Zapatuan jokatuko dute 18:00etatik aurrera Sarrienan.
Bermeok, bestalde, Itxasganen jokatuko du ligako 25. jardunaldia. Zapatuan jokatuko dute Zamudioren kontra, 16:30etik aurrera. Etxeko zaleen babesean, laugarren postuari eusten ahaleginduko dira bermeotarrak. Izan be, Gernikak irabaziz gero, play-off postuetatik kanpo geratu daiteke kostaldeko taldea.
Bermeotarrei garaipenak bakarrik balio die lehen lau sailkatuen artean jarraituko dutela ziurtatzeko. Hala gertatzen ez bada, hortaz, gainontzeko taldeen emaitzei begira egon beharko dute.