Bermeoko kontserba enpresek emondako jakiak batzen ari da gaur Kate Sarea elkartea; ia lau tona kontserba batu dituztela azaldu dute elkarteko kideek. Hainbat boluntarioren laguntzarekin, goizean, bilketa egin dute, eta orain, arratsaldean, Santa Maria elizako atzeko lokal batean gordetzen ari dira.

Zapatuan, barriz, herriko dendetan bildutako jakiak batzeari ekingo diote. 15:00etan ipini dute hitzordua Askatasun Bidean. Lagunduko duten hainbat boluntarioez gain, Izaro Bikers elkarteak be bilketan parte hartuko du.