
Gernika-Lumoko Udalak azaldu duenez, udal aterpetxeak 2012. urtean 6.326 bisitari izan ditu; alegia, aurreko urtean baino 779 lagun gehiago hartu ditu. Aterpetxera bertaratu direnen artean, erromesak izan dira gehien nagusitu direnak; izan be, erabiltzaile erdiak baino gehiago (3.571) izan dira.
Kopuruari dagokionez, maiatzean (803), uztailean (977) eta abuztuan (1.034) izan dira bisitari gehien Gernika-Lumoko udal aterpetxean. Izaerari dagokionez, ostera, gizarte erakundeetakoak, Donejakue Bideko erromesak, familiak, ikastetxeak eta turistak bisitatu dute aterpetxea. Bestalde, udalaren arabera, bisitarien batazbesteko profila, “gizonezkoa izan da; 25 eta 60 urte bitartekoa”.
Azkenik, jatorria erreparatuz, frantsezak nagusitu dira bisitari guztien artean.