Zuloak taldeak Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean joko du zapatuan, Asthmatic Lion Sound Anti-system (aka Fermin Muguruza, Xabi Solano, DZ, Koldito surfin Kaos) taldeagaz batera. 21:30ean hasiko dituzte kontzertuak aipatu taldeek.
Taldea dokumentalerako propio sortutak

o proiektua izan dela azaldu zuen dokumentalaren zuzendari Fermin Muguruza musikariak. Hala, Zuloak Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, eta, ondoren, zinemetan estreinatu zuten. Orain, musika taldea kontzertuak emoten ari da Euskal Herrian zein bertatik at, eta oraingoan, Gernika-Lumon izango da. Bertan izango da, noski, bere taldekideekin batera, Ainhoa Unzueta Kortezubiko bizilaguna be; izan be, taldeko gitarra-jotzailea da.
Unzuetaren esanetan, «euskal musikaren esparruan emakumeen presentzia aldarrikatzen du dokumentalak».