
Iazko jaialdiaren argazki bat
Zapatuan hirugarrenez egingo dute 80′ Party jaialdia Bermeon, hamarkada berezi hartako ezaugarriez jantziz eta koloreztatuz Kafe Antzokia. Spookypheria Productions Kultur Taldeak, Unholy Covers taldeak eta Bermeoko Kafe Antzokiak antolatuta datorren jaialdian hamarkada hartako doinuak entzun ahal izango dira. Izan be, aurten be Unholy Covers-ek garai hartako rock eta heavy kanta ezagunen moldaketak taularatuko ditu. Kontzertuaren ostean, bestetik, DJ Datak jarriko ditu dantzan Kafe Antzokira doazenak; beti be, 80ko hamarkadako abestien eta soinuen bidez.
21:30ean hasiko da zapatuko jaialdia, eta antolatzaileek mozorrotuta joatera gonbidatu dituzte herritarrak. Sarrerak 5 euroren truke erosi ahal izango dira, Kafe Antzokiaren txarteldegian bertan.