Istripua izan da gaur Autzaganen, Gernika-Lumoranzko norabidean, BI-635 errepidean. Ertzaintzak jakitera emon duenez, gaur 14:25 aldera, auto bat irauli da; halanda be, istripuaren ondorioz, ez da zauriturik izan. Ertzaintzak azaldu duenez, garabi batek eroan behar izan du autoa. Errail bat itxitamantendu dute garabiak kotxea errepidetik kendu bitartean, eta, horregatik, autoak kontu handiz ibiltzeko gomendio egin du Ertzaintzak.
