Busturialdeko bizilagun batek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar du pankarta bat jartzeagatik
Busturialdeko herritar batek Madrilgo (Espainia) Auzitegi Nazionalen deklaratu beharko du, barikuan. Fiskaltzak terrorismoa goratzea leporatu dio bertoko bizilagunari, 2012ko urriko azken astelehenean norbaitek pankarta bat jartzen ikusi ziolako.
Gernika-Lumoko ezker abertzaleak, eta Bilduk salatu dutenez, Auzitegi Nazionalaren erabakia “harrigarria eta onartezina” da. “Nahikoa al da pankarta bat jartzea Euskal Herriko biztanle bat Espainiako hiriburura eramateko?” kritikatu dute.
Gernika-Lumon elkartasun elkarretaratze bat egingo dute gaur, eskualdeko bizlagunari elkartasuna adierazteko, eta Espainiako estatuaren jarrera salatzeko. Hain zuzen, Merkurio enparantzan batuko dira gernikarrak, 19:00etan. Elkartasun elkarretatzean parte hartzeko deia egin dute ezker abertzaleak eta Bilduk.