Abenduko Langileria Batzordean aho batez onartutakoa ez betetzea salatu du EAJk
Abenduan Langileria Batzordea batu zenean hartutako erabakia bete ez izana salatu dute Bermeoko EAJren udal zinegotziek. Hain zuzen, udal langileek 2007. urtean jaso ez zuten masa salarialaren %1a orain ordaintzea proposatu zuten mahai horretan, EAJren zinegotziek esan dutenez. Era berean, 2007tik gaur egun arte %1 hori jaso barik izan dute langileek, eta diru kopuru horren zati bat konpentsatzea be adostu zuten abenduan. Hori guzti hori, baina, udalak oraindik ez du gauzatu, jeltzaleek kritikatu dutenez: «2007. urtean udal laangileek hasi zuten erreklamazioa likidatzeko erabakia hartu genuen Langileria batzordean. Hala, Espainiak hartutako neurrien ondorioz langileak abenduko ordainsaririk barik geratzea konpentsatzeko asmoz hartu zen erabakia».