Foruko Upeta errekak gainezka egin du, Urberuaga auzoan
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Azken orduetako denboraleak gainezka egiteraino bete ditu hainbat ibai. Busturialdean, adibidez, Oka ibaiaren arroa zaintzen ibili da Euskalmet, emaria handia zelako, baina 10:20 aldera gainezka egiteko arriskurik ez daukala jakinarazi du. Halanda be, Foruan gainezka egin du Upeta errekak, ohi legez, Urberuaga auzoan.
Busturiko San Kristobal auzoan be adi daude, Mape errekaren emaria be handia baita. Ermita aurreko arketa zabaldu behar izan dute, urak gainezka egiten zuelako.
Bestalde, eskualdeko hainbat solo urez bete dira. Horrez gain, Gernika-Lumoko Santa Ana aparkalekuan be arazoak sortu ditu euriak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.