
EH Bilduk EiTBren Administrazio Kontseilurako lau hautagai aurkeztu ditu gaur, eta tartean dago Karmelo Landa Mendibe eatarrak. Gainontzeko hautagaiak Beatriz Narbaiza Amillategi, Txema Ramirez de la Piscina eta Tontxu Campos Granados dira. Erregistroan lau hautagaien izena aurkeztu ondoren, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran onartu beharko dituzte hautagaitzak.
Leioako EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean irakaslea da Karmelo Landa Mendibe eta, besteak beste, Argia eta Berria komunikabideetako kolaboratzailea be bada. Koalizioak zehaztu duenez, eatarrak badauka esperientzia Administrazio Kontseiluan.