Bi lagun atxilotu dituzte, ustez enpresa batean lapurreta egiteagatik
Bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak goizaldean, Gernika-Lumoko enpresa batean ustez lapurreta egiteagatik. 02:30ean jaso du poliziak abisua eta enpresara heltzean lokal barruan zeuden hiru lagunek ihesean atera dira. Urkieta kalean atzeman dute horietako bat, eta San Juan plazan bestea.
Ustezko lapurek enpresaren atea indarrez ireki dutela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Atxilotuetako batek 23 urte ditu, eta 19 besteak. Datozen orduetan epailearengana eroango dituzte biak.