
Muruetarrak 680 kiloko txapelketan
Muruetako taldeak 640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapelketaren finala jokatuko du zapatuan. Muruetagaz batera, Abadiño, Ibarra (Gipuzkoa), Ñapurrak (Lapurdi), Zuraide (Lapurdi) eta Berriozar (Nafarroa) lehiatuko dira, Durangoko finalean. 17:00etatik aurrera neurtuko ditzute indarrak Jai Alai pilotalekuan.
Finalean maila handiko taldeak lehiatuko dira, eta horrenbestez, bosgarren postuan sailkatzeagaz konformatzen dira bertokoak. Ezustekorik ezean Murueta eta Berriozar borrokatuko dira bosgarren postuagatik.
Aurten lehenengo biderrez parte hartu dute muruetarrek Euskal Herriko txapelketetan. 680 kilokoan laugarren sailkatu ziren, eta 640 kilokoan marka bardintzeko aukera izango dute.