
Astebururako eguraldi txarra iragarrita dagoela eta, Demikuko martxaren antolatzaileek proba atzeratzea erabaki dute. Hala, hilaren 17an jarri dute hitzordu barria. Orduan be eguraldi txarra aurreikusita egonez gero, bestalde, beste aste bete atzeratuko litzateke proba.
Martxaren egunean bertan izena emoteko zukera zuten mendizaleek, baina antolatzaileek
demikukomartxa@hotmail.com helbidera idatziz apuntatzea gomendatu dute.