Martxoaren 22an sartuko da 18. Korrika eskualdean, Bermeotik
AEK-k antolatutako Korrika, martxoaren 14an abiatuko da Andoainetik. Hamaika egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte. Busturialdera, ostera, martxoaren 22an sartuko da.Hain zuzen be, Bakioko bidea jarraituta, Bermeon hartuko dute eskualdeko lehen lekukoa, 20:46 aldera. Hortik, Mundakara abiatuko dira eta Earaino Busturialdeko hainbat herri zeharkatuko ditu: Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua, Gernika-Lumo, Kortezubi, Ibarrangelu, Elantxobe eta barriro be Ibarrangelu. Busturialdetik Lea-Artibairantz abiatuko dira korrikan euskararen alde.
“Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu Korrikak”.Hamazortzigarren edizio hori Eman euskara elkarri lelopean abiaraziko dute; izan be, AEK-ka azaldu duenez, “euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako; elkarri hitz egiteko hizkuntza; elkar entzuteko eta ulertzeko”.
Ibilbidea
MARTXOAK 22
Bermeo 20:46an
Mundaka 21:33an
Sukarrieta 21:59an
Busturia 22:05ean
Murueta 22:25ean
Forua 22:44an
Gernika-Lumo 22:57an
Kortezubi 23:43an
MARTXOAK 23
Ibarrangelu 00:39an
Elantxobe 01:07an
Ibarrangelu 01:21ean
Ea 01:35ean
Lea-Artibai 02:27an
Ispaster 02:33an
Lekeitio 03:06an
Gizaburuaga 04:21ean
Aulesti 04:49an
Munitibar 05:30ean
Markina-Xemein 06:37an
Berriatua 07:25ean
Ondarroa 07:46an
Mutriku 09:05ean