Busturialdeko herriak hasi dira inauteriak ospatzen, gaurtik hilaren 16ra arte
Mozorroek eta beti-betiko kalejirek herrietako kaleak hartuko dituzte.
Egitaraua
Otsailak 6, gaur
Mundaka. 17:30ean, herriko danbor-jole txikiak txistulariekin; ostean, Gazte-Zar Dantza Eskolaren dantzak plazan.
Otsailak 7, bihar
Gernika-Lumo. 16:45ean, Pasealekutik, Gozoki Bidea egingo dute, Eguen Zuri abestuz.
Otsailak 8, barikua
Ajangiz. Artxube dantza taldearen saioa; ostean, morokil eta txokolate jana.
Bermeo. 18:30ean, Bermeoko Kafe Antzokian, umeentzako Bihotz-bihotzez ikuskizun musikala.
Gernika-Lumo.
– 19:00etan, dantza erakustaldia, Foru plazan.
– 20:00etan, dantza erakustaldia, Foru plazan.
– 21:00etatik 22:00etara, San Kristobal plazako tabernetan, Happy Hour mozorrotuentzat.
– 21:30etik 22:30era eta 02:30etik 03:30era, Juan Calzada eta Industria kaleetako tabernetan, Happy Hour mozorrotuentzat.
Mundaka. 18:00etatik 20:00etara, Atorrak eta lamiak erakusketa, Tribisarrospen.
Mutriku. 16:00etan, Pikomelatos eta Banda txikiaren kalejira. Irteera, ikastolatik.
Muxika. 18:00etan, umeentzako disko festa, Zubieta Errotan. Mozorrotuta joateko deia egin dute.
Otsailak 9, zapatua
Bermeo.
– Alkartasuna dantza taldearen eta Bermeotarrak fanfarrearen Lantzeko inauterien kalejira, 12:30etik aurrera.
– Portuko tabernak punky jantziko dira, eta herritarrak be janztera animatzen dituzte.
Busturia.
– 19:00etan, Atxurkulu Emakumen Taldearen ikuskizuna, Altamirako Kultur Etxean.
– Aingerubideko Kultur Etxean, umeentzako jaia.
Ea.
– 12:00etan, traktora apainduko dute herriko umeek.
– 13:00etan, hamaiketakoa.
– 17:00etan, umeentzako kareta eta makillaje tailerra, udal arkupean.
– 18:30ean, udaletxetik hasita, mozorro desfilea. Ostean, txokolate jana eta mamurruak.
– 20:00etan, poteoa.
Elantxobe.
– 17:00etan, umeentzako Gartxot filma.
– 18:30ean, nagusientzako Galerna, infernua itsasoan dokumentala. Ostean, afari-merienda, aterpetxean.
Ereño. 21:30ean, Afaria Ereñozar jatetxean. Izena emon beharko da barikua baino lehen, jatetxean bertan.
Gautegiz Arteaga.
– 18:00etan, mozorro lahiaketaren hasiera. Desfilea.
– 19:00etan, merienda, herriko plazan.
– 18:00etatik 21:00etara, DJ bat, plazan. Mozorro lehiaketaren sari banaketa be egingo dute, ordu tarte horretan.
Gernika-Lumo.
– 17:30etik 20:30era, mozorro jaialdia eta txokolate jana, Merkatu plazan.
– 19:00etan, Berako inauteriak, Merkatu plazan.
– 20:00etatik 22:00etara, tostada banaketa, Merkatu plazan.
Mundaka. 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Atorrak eta lamiak erakusketa, Tribisarrospen.
Otsailak 10, domeka
Ajangiz. Kanpantxuko txokoan briska txapelketa eta tostadak. Izena emotea: 18:30ean.
Bermeo.
– 12:00etan, tostada txapelketa, Goiko plazan. Sari banaketa, 13:30ean.
– Marfil bikotearen dantzaldia Kafe Antzokian, 18:00etan. Mozorrotuta doazen nagusientzako, tostadak eta kafea.
Busturia. 12:00etan, inauteri dantzak, Irrintzi Alai Dantza Taldearen eskutik. Altamiran hasiko dira, eta Axpen amaitu.
Elantxobe. 12:00etan, mozorroa jantzita eliza barrira joango dira. Bertatik, kalejira zaratatsuan abiatuko dira porturaino, eta kalejira amaitutakoan, aterpetxera joango dira, sartenekoa jatera.
Gernika-Lumo.
– 11: 00etan, diana gaiteruekin.
– 11:45ean, irrintzi erakustaldia, kultur etxeko balkoitik.
– 12:00etan, Bizkaiko gaiteruen kalejira.
– 12:00etatik 14:30era, lehorreko kukaina, oilar jokoa eta tostada banaketa, Foru plazan.
– 12:30ean, Marroen aurreskua, Foru plazan.
– 13:00etan, Kantagunekoak kalez kale.
Mundaka.
– 10:00etan, Mundakako marrau txistulariak, kalerik kale.
– 11:00etatik 15:00etara, Atorrak eta lamiak erakusketa, Tribisarrospe Kultur Etxean.
– 12:30ean, atorrak Jose Mari Egileorren etxepetik irtengo dira.
– 14:00etan, atorren kantu zaharrak portuan.
– 18:00etan, lamiak agertuko dira enparantzan.
Otsailak 11, astelehena
Forua.
– 17:00etatik aurrera, festa kultur etxeko aretoan. Mozorrotuta joateko deia egin dute.
– 17:30etik aurrera, IX. tostada txapelketa. 18:30ean egingo dute sari banaketa.
Otsailak 12, martitzena
Bermeo.
– 11:00etatik aurrera, Bermeoko hiru ikastetxeen kalejirak.
– 13:00etatik aurrera, herriko kaleetan Menorkako Zaldiak izeneko kalejira, Tutatis taldeagaz.
– 17:00etatik 20:00etara, Lameran, FM dantzaldia.
– Arratsaldean, tostada eta mozorroen txapelketak Erroxape taldearen lokalean, Erreten parkean.
Forua. 17:30etik aurrera, txitxiburduntzi kultur etxean.
Gernika-Lumo. 17:30etik 20:30era, gazteentzako inauterietako parkea, Merkatu plazan.
Mundaka.
– 11:15ean, Mundakako Eskolako umeen kalejira.
– 12:00etan, umeen emanaldia, Islakale kiroldegian.
– 18:00etatik 21:00etara: FM plazan (euria izanez gero, Islakale kiroldegian).
Otsailak 16, zapatua
Bermeo.
– 21:30ean,80ko hamarkadako jaia, Kafe Antzokian. Unholy Covers eta DJ Dataren musika.
– 17:00etatik 20:00etara, Lameran, FM dantzaldia.
– Arratsaldean, Erroxape emakumeen elkarteak antolatuta, tostada eta mozorroen txapelketa taldearen lokalean, Erreten parkean.