
Edukiontzi barria Elexalde auzoan
Mendatako Udalak nekazal plastikoak batzeko edukontzi bat jarri du herritarren eskura. Herriko zabor bilketaz arduratzen den Busturialdeko Mankomunitatearen laguntzagaz, baserrietan erabiltzen diren nekazal plastikoak birziklatzeko ardura hartu du udalak.Edukiontzo barriagaz baserritarrengan birziklatzeko ohitura piztu gura dute, nekazal kutsadura murriztuz.
Landaguneetako plastikoak birziklatzeko udaletxera deitu beharko dute baserritarrek. Abisua emondakoan, aguazilak batuko ditu, Elexalde auzoko edukiontzira botaz.