Irrintzi ikastaroa emongo du Berbalagunek
Gernika-Lumoko Berbalagunek irrintzi ikastaro baten parte hartzeko aukera emongo du, etzi. Pasealekuan emongo dute ikastaroa, eta irakaslea Amaia Garcia izango da. Parte hartu gura dutenek ez dute ezer ordaindu behar, baina aldez aurretik emon behar dute izena. Hain zuzen, AEKn edo Aita Luis Villasante udal euskaltegian emon behar da izena. Ikastaroan parte hartzen dutenek diploma bana jasoko dute.
Bestalde, aurreko ikastaroetan parte hartu duten herritarrek, hobekuntza ikastaro bat emoteko aukera izango dute. Hala, luzerak, arnasketa eta amaierak landuko dituzte batez be. Ikasle barriak zein zaharrak 19:30ean hasiko dute egun bakarreko ikastaroa.