Hitzaldi-dastaketa egingo dute Astran, etzi
Etzi, hilaren 7a, hitzaldi-dastaketa bat eingo dute Astran produktu ekologikoak sustatze aldera. Hitzaldian Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluko (ENEEK) kide batek, eta Iker Ulibarri Gordexolako baserritarrak parte hartuko dute.
Ulibarrik txakolina eta gazta ekoizten ditu besteak beste, eta produktu horiek aurkeztuko ditu Gernika-Lumon. Txakolina eta gazta egiteko prosezuari buruz egingo du berba, eta bildutakoen zalantzak argituko ditu.
Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta aurkezpena amaitutakoan Ulibarri Artzainen txakolina eta gazta dastatuko dituzte bildutakoek.