Gernika KESBeko neskak seigarren postura igo dira
Gernika KESBek ez zuen errukirik izan Estudiantes talde madrildarragaz (Espainia), ligako hamalaugarren jardunaldian. Partida ikaragarria jokatuta, gernikarrek 78-55 hartu zuten menpean Estudiantes. Hala, sailkapenaren sigarren postura arte egin dute salto bertokoek, Estudiantes eta Fundacion Promete aurreratu ostean.
Zazpi partida irabazita, gernikarrak denboraldi edarra egiten dabiltza, ligako ezustekoetako bat bihurtuz. Azkenaldian, gainera, goraka dabiltza, eta play-off postuak nahiko hurbil dituzte bertokoek.
GDKO Ibaizabalek zarratzen ditu play-off postuak bi partida gehiago irabazita, baina bigarren itzuliko partida Malosten jokatu beharko dute bi taldeek. Hala, amets egiten jarraitzeko aukera irabazi dute KESBekoek, Estudiantes menpean hartuta.