
Bermeok eta Gernikak bana bardindu zuten Busturialdeko Hirugarren Mailako taldeen arteko derbian. Gernikarrak markagailuan aurreratu ziren 10. minutuan, baina bermeotarrek partida bardintzea lortu zuten bigarren zatiaren hasieran.
Gernikak play-off postuetan sartzeko aukera zuen Bermeori irabaziz gero, baina banako bardinketaren ostean, sailkapenak bardin jarraituko du aste bete gehiago. Hala, Bermeo laugarren sailkatua da 41 puntugaz, eta Gernika bosgarren sailkatua 40 puntugaz.