Apainketa tailerra hasiko dute gaur Astran
Barikuko jairako dena prest egon dadin, apainketa tailerra egingo dute asteon Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean. 17:00etatik 20:00etara ariko dira eraikina apaintzen, Astra 80ko hamarkadara eroateko.
Eguaztenetik barikura bitartean, bestalde, mozorro tailerra egingo dute. Arropa eta osagari zaharrak eroateko eskatu dute, ideiak trukatzeko eta mozorroa sortzeko. Barikuan ileapaindegi eta makillaje tailerra egongo da.